Ene Kantak taldearen haur antzerkia bihar, Modelon

Intza Trula 2025ko ots. 22a, 09:00

'Bisonte Mastodonteren bila' (Utzitakoa

Bisonte Mastodonteren bila izenburudun ikuskizuna 16:45ean hasiko da. Sarrerak aurrez internet bidez eskuratu daitezke; agortzen ez badira, Modelo aretoko txarteldegian egongo dira eskuragarri bihar.

Ene Kantak musika taldeak familian gozatzeko moduko ikuskizuna eskainiko du bihar Modelo aretoan: Bisonte Mastodonteren bila emanaldia, hain justu ere. Bi urtetik gorako haurrei zuzendutakoa izango da, eta sarrerak aurrez eskuratu nahi dituztenek lotura honetan egin dezakete. Hala eta guztiz ere, txartelak geratzen badira aretoko leihatilan salduko dituzte bihar emanaldia hasi aurretik.

Honela dio emanaldiaren sinopsiak: suaren inguruan lo egin ondoren jaiki da taldea, eta prest dago ehizara joateko. Oraingoan bai, oraingoan harrapatuko dute bisontea. Isiltasuna nagusi, taldean doaz. Denak erne, bisonteari so. Prest daude; geziak bizkarrean hartu… O, ez, Axeri! Aire, Asto, Sator, Oki eta Axeri gai izango ote diren bisontea harrapatzeko? Izan ere, lehen gizakien garaian arriskutsuak. Harrapatuko ote dute bisonte mastodontea? Edo bisonte mastodonteak harrapatuko ditu bost lagunak?

Jaione Urtasunek zuzendutako lana da, eta antzezle lanetan jardungo dute Jon Zubiagak (astonauta), Ainara Unanuak (Satorjator), Garazi San Martinek (Aire), Uxue Rodriguezek (Oki) eta Irati Lizarragak (Axeri).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide