Aritzbatalde kiroldegi inguruko kaleak itxiko dituzte txirrindularitza probagatik

Aritz Mutiozabal

Zuberoa kalea, kiroldegi aurrean. (Aritz Mutiozabal)

Zuberoa eta Herrikosoro kaleen artean atondutako zirkuitua trafikoarentzat moztuko da, 15:30etik 18:00etara.

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak infantil, alebin eta benjamin mailakoen urteko lehen lasterketa antolatu du biharko, Aritzbatalde kiroldegiaren bueltan. Gazteen segurtasuna bermatzeko, inguruko kaleak itxi egingo dituzte.

Zarauzko Udalak jakinarazi du lasterketa Zuberoa kalean jokatuko dela nagusiki, eta ondorioz, Zuberoa-Gurmendi-Herrikosoro-Hegoalde-Zuberoa zirkuitua trafikoarentzat itxiko dutela 15:30etik 18:00etara.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide