'Zinemaren historia VI' emango dute gaur Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2025ko ots. 21a, 09:30

James Dean aktorea.

Gela programaren barruko saioa 18:00etan hasiko da; ohi bezala, doako sarrera izango du, edukiera bete arte.

Zinemaren historia serieko seigarren kapitulua emango dute gaur arratsaldean, 18:00etan hasita, Photomuseumen; Gela programaren barruko saioa izango da honakoa. Zinemaren sorreratik azken blockbuster zinematografikora bitarteko hamabost kapituluz osatuta dago seriea, eta ehunka pasarte zinematografiko biltzen ditu.

Seigarren atalak XX. mendeko 50eko hamarkadan jartzen du begira: sexu eta melodrama edota pasioaren agerpena pantaila handian, hain zuzen ere. James Dean eta, Marlon Brando bezalako aktoreak nabarmentzen ditu, baita Egipto, India, Mexiko, Ingalaterra edo Txinako zinema ere. Halaber, Afrikako zinemaren agerpena aipatzen du, esaterako, Youssef Chahine zuzendarien bitartez. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide