Aaron Schimberg zuzendariaren A Different man filma emango dute asteburu osoan, Modelo aretoan. Komedia beltzez zipriztindutako fabula bat da, eta hainbat sari lortu zituen iaz zinema jaialdi ezberdinetan: Sebastian Stanek aktore onenaren Urrezko Globoa eta Berlingo Zilarrezko Hartza, gidoi onenaren saria Sitgesek jaialdian eta pelikula onenarena Gotham Independent Film Award sarietan.
Kontakizunari dagokionez, ondorengoa da sinopsia: "Edward New Yorkeko aktore handinahiak ebakuntza kirurgiko erradikala egingo du bere itxura erabat eraldatzeko. Ondorioz, gauza asko aldatzen dira bere bizitzan eta, hala ere, denak berdin jarraitzen du asaldatuta. Kanpotik aldatu eta bizitza berri bat has badaiteke ere, bera jarraitzen du izaten oraindik, eta ez benetan izatea nahiko lukeena. Orduan, bere bizitzaren paperean galtzen da eta bere ametsezko aurpegi berria amesgaizto bihurtzen da".
Gaur, ostirala
- 20:00. A Different man.
Bihar, larunbata
- 19:15. A Different man.
- 22:15. A Different man.
Etzi, igandea
- 19:15. A Different man.
Otsailak 24, astelehena (ikusleen eguna)
- 17:00. A Different man.
- 19:30. A Different man.
Otsailak 25, asteartea
- 19:00. La Semilla de la Higuera Sagrada.