Gurutze Gorriak herritar guztientzako prestakuntza eskaintza "zabala" aurkeztu du. Zehazki, lehen sorospenetako, uretako sorospenetako, hondartzako moduluetako ikastaroak eta desfibriladoreen inguruko KDEAko prestakuntzak antolatu dituzte, herritar guztiei zuzendutakoak. Martxoan hasiko dira guztiak, eta maiatzean amaitu.
Gurutze Gorriko kideek azaldutakoaren arabera, hondartzetako modulura sartzeko, beharrezkoa izango da aurretik uretako sorospen ikastaroa egin izana, eta sarbide proba igaro beharko da ikastarora sartzeko: 200 metro igeri egitea, estilo librean, lau minutu baino gutxiagoan; eta 25 metroko apnea.
Edozein modutara ere, Gurutze Gorriko kideek gehitu dute onuragarria dela herritarrek aipatutako ikastaroak egitea. Haien esanetan, horiek eginda, edozein pertsonak erreakziona dezake bere egunerokotasunean eta, bereziki, kirol inguruetan bizi den eguneroko edozein egoeratan. Hemen eman daiteke izena ikastarotan.