La Oreja de Van Gogh taldeko Pablo Benegas gitarra-jotzaile eta konpositoreak Memoria liburua aurkeztuko du bihar Zarautzen. Zazpi kultur elkartean izango da aurkezpena, 19:00etan hasita, eta bertan emango du "beldurraren eta indarkeriaren eraginari buruz" lehen pertsonan sortu duen kontakizun "hunkigarriaren" berri.
Horretaz gain, adiskidetasuna eta musikaren balioak ere landu ditu kontakizunean. Pablo Garcia arkitekto eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturarako zuzendariak gidatuko du saioa, eta elkarrizketa ere egingo dio Benegasi.