Iban Illarramendi eta 'Elkarlanean' ilustrazioa, Martxoak 8ko XVII. Kartel Lehiaketako garaile

Mireia Galarza Bastida 2025eko otsailaren 17a

Luana Gabriela Gonzalez (Publikoaren Sariaren irabazlea), Gloria Vazquez (Berdintasun zinegotzia) eta Iban Illarramendi (Epaimahaiaren Sariaren irabazlea).

Luana Gabriela Gonzalezek, berriz, publikoaren saria irabazi du, Aliatuak lanarekin. Gloria Vazquez Berdinatsun zinegotziak azaldu duenez, bi lanak gustatu zaizkie "lankidetza eta talde lana azpimarratzen dituztelako. 

Iban Illarramendi zarauztarrak irabazi du Emakumeen Nazioarteko Eguneko XVII. Kartel Lehiaketa. Bigarren aldia da Illarramendik saria irabazten duena, 2019 eskuratu baitzuen lehendabizikoz. Diseinatzaileak azaldu duenez, "buruan ideia argi bat" zuelako aurkeztu zen lehiaketara, eta Elkarlanean lana sortu zuen. Bere ilustrazioak "berdintasuna lortzeko guztion beharra" nabarmentzen duela dio Illarramendik, eta zentzu horretan, "garrantzitsua" iruditu zitzaion haur bat agertzea, "belaunaldi berriek eta hezkuntzak berdintasunaren helburua lortzeko duten garrantziagatik". Sariarekin batera, 600 euro ere jaso ditu zarauztarrak. 

Bere aldetik, Luana Gabriela Gonzalezek irabazi du publikoaren saria, 200 eurokoa. Aliatuak izeneko proposamena bozkatuena izan da Berdintasun saileko sare sozialetan, eta bertan Gonzalezek emakume talde bat irudikatu nahi izan du bere obraren elementu nagusi gisa, "talde lana berdintasuna lortzeko giltzarri gisa" ulertzen baitu. Bere kasuan ere ez da izan lehen aldia lehiaketa honetako saria eskuratzen duena, 2018ko edizioan ere publikoaren saria eskuratu baitzuen. 

Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziak nabarmendu duenez, bi lanak gustatu zaizkie "lankidetza eta talde lana" azpimarratzen dituztelako, hori baita, beraien ustez, "gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko elementu garratzitsu bat". Epaimahaia Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziak, Ana Centeno Emakumeen Etxeko Berdintasun Kontseiluko kideak, Myriam Gonzalez de Txabarri Zarauzko Udaleko erakusketa arduradunak eta Mar Arregi diseinu grafikoan adituak osatu dute. Kartel lehiaketarako jasotako proposamen guztiak martxoaren amaierara arte ikusgai egongo dira Berdintasun sailak Emakumeen Etxean antolatutako erakusketan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide