Opera saioa ikusteko aukera izango da beste behin Modelo aretoko pantaila handian. Oraingo honetan, Giuseppe Verdiren Nabucco lanaz gozatzeko parada izango da; datorren asteartean, otsailaren 18an, eskainiko dute, 19:30etik aurrera.
Steinbrucheko (Austria) St. Margarethen Open Air antzokiak ekoitzitako ikuskizuna da honakoa, eta bertan taularatutako emanaldia proiektatuko dute orain Modelon. Musika zuzendaria Alvise Casellati eta zuzendari artistiko Francisco Begrin dira, eta ondorengo abeslariek hartzen dute parte: Lucas Meachem, Ekaterina Sannikova, Jongmin Park, Jinxu Xiahou eta Monika Bohine.
Sarrerak 9 euro balio du eta , ohi bezala, sarrerak Modeloko leihatilan edo Kutxabankeko atari digitalean eskuratu daitezke.