'Maria Callas' filma emango dute egunotan Modelon

Intza Trula 2025ko ots. 14a, 11:00

Gaurtik astelehenera arte sei aldiz emango dute soprano ezagunaren bizitzan oinarritzen den ikus-entzunezkoa. Horrez aparte, Irabazi arte! telesailaren laugarren denboraldiko lehen atala ere emango dute asteburuan.

Maria Callas filmaz gozatu ahal izango da egun hauetan Modelo aretoan. Zehazki, gaurtik hasi eta astelehena bitarte, sei aldiz emango dute soprano ospetsuaren bizitzan oinarritutako filma. Gainera, haurren artean arrakasta handia duen Irabazi arte! telesailaren laugarren denboraldiko lehen atala ere emango dute.

Pablo Larrain txiletarrak zuzendu du lana, eta bertan parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira: Angelina Jolie, Pierfrancesco Favino, Alba Rohrwacher, Haluk Bilginer, Kodi Smit-mcphee eta Valeria Golino.

Munduko opera abeslari garrantzitsuenaren bizitzaren historia iskanbilatsu, eder eta tragikoa da, 70eko hamarkadan, Parisen, bere azken egunetan berpiztua eta irudikatua.

Gaur, ostirala

  • 20:00. Maria Callas.

Bihar, larunbata

  • 16:45. Irabazi arte!
  • 19:15. Maria Callas.
  • 22:15. María Callas.

Etzi, igandea

  • 16:45. Irabazi arte!
  • 19:15. Maria Callas.

Otsailak 17, astelehena, ikusleen eguna

  • 17:00. Maria Callas.
  • 19:30. Maria Callas.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide