Jose Luis Elkorori buruzko liburua aurkeztuko dute bihar, bilgunean

Aritz Mutiozabal 2025ko ots. 13a, 10:45

Mikel Zubimendi 'Han egon zen. Jose Luis Elkoro, bizitza bete bat' liburuarekin. (Goiena)

Ekitaldian Elkoro bera eta Imanol Murua zena aitortuko dituzte. Saioa 18:00etan hasiko da.

Mikel Zubimendik Han egon zen. Jose Luis Elkoro, bizitza bete bat liburua aurkeztuko du bihar, 18:00etan, Zarauzko bilgunean (Urdaneta kalea 2). Ekitaldian Elkoro omentzeaz gain, Imanol Murua zenari ere aitortza egingo diote, biek ere «udalgintzatik Euskal Herriaren askatasunaren alde»  lan egin zutelako eta «abertzaleak elkartzeko espazioak sortzen» saiatu zirelako.

Aurkezpen saioan Mikel Zubimendi idazlea bera ariko da solasean, baita beste bi gonbidatu ere: Bergarako alkate Gorka Artola eta Orioko alkate Anuska Esnal, hain zuzen ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide