Saio Originalaren barruan Como hacerse millonario antes de que muera la abuela filma ikusi ahal izango da gaur, 19:30ean, Modelo aretoan. Pat Bonnipat Thailandiako zinema zuzendariaren drama generoko lana da, eta aktore lanetan aritu dira Putthipong Assaratanakul, Usha Seamkhum, Sanya Kunakorn, Sarinrat Thomas eta Pongsatorn Jongwilas.
M, gazte alfer eta kexati bat, bere amonak gaixotasun terminal bat duela ohartzen denean, bere streamer karrera eskasa alde batera uztea erabakitzen du, bera zaintzeko, hori bai, milioi askoko ondareari begira. Baina amonari irabaztea ez da erraza. Emakume zorrotza da eta oso zaila da gustura uztea. Eta, hori gutxi balitz, ez dirudi M asmo oneko oinordeko bakarra denik. Bere bertuterik onenak azaleratu beharko ditu herentziaren onuradun izan nahi badu. Hala ere, egunak igaro ahala, M bere interesetik haratago ikusten hasiko da, eta bere azken momentuetan amonarekin berriz konektatzeko aukera aztertzen hasiko da.