'Irabazi arte!'-ren denboraldi berriko lehen atala emango dute Modelon

Aritz Mutiozabal 2025ko ots. 8a, 13:30

'Irabazi arte!' telesailaren laugarren denboraldia. (ETB)

Datorren asteburuan eskainiko dute, hilaren 15ean eta 16an, eta sarrera dohainik izan da. Gonbidapenak Modeloko leihatilan eskuratu daitezke.

Irabazi arte! telesailaren laugarren denboraldiko lehen atala otsailaren 21ean estreinatuko dute ETB1en eta eitb.eus atarian; astebete lehenago, otsailaren 14an, Makusinikusi ahal izango da. Aurrez, urtarrila amaieran, aurrestreinaldia egin zuten Bilboko Euskalduna jauregian, eta ondoren Donostian eta Gasteizen eman zuten.

Datorren asteburuan, otsailaren 15ean eta 16ean, gauza bera egingo dute Euskal Herriko hainbat eta hainbat zinematan; horien artean, Modelo aretoan. Aipatu bi egun horietan, larunbatean zein igandean, 16:45ean eskainiko dute telesailaren denboraldi berriko lehen atala.

Gainera, ikus-entzuinezkoa ikusteko ez ezertxo ere ordaindu beharko. Doako sarrera izango du, baina gonbidapenak aurrez hartu beharko dira Modeloko txarteldegian; atzotik daude eskuragarri. Nolanahi ere, argi eta garbi utzi dute pertsonako lau sarrera emango dituztela gehienez ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide