Irungo erailketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar

Aritz Mutiozabal 2025eko otsailaren 7a

Aurreko elkarretaratze bat. (Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa)

Zarauzko Mugimendu Feministak deitu du, eta bihar eguerdian  jarri dute hitzordua Lege Zaharren Enparantzan, hilketa gaitzesteko.

Asteazkenean, otsailaren 5ean, 47 urteko gizon batek bere ama labankadaz larri zauritu zuen Irunen (Gipuzkoa), eta zauri horien ondorioz, ospitalean hil zen atzo emakumea.

Irungoa urtea hasi zenetik Euskal Herrian jazo den bigarren hilketa matxista izan da, eta Zarauzko Mugimendu Feministak eta Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak elkarretaratzera deitu dute biharko,  Bilkura, 12:30ean izango da, Lege Zaharren Enparantzan, eta bertaratzeko deia egin dute, hilketa salatzeko eta gaitzesteko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide