Lilatoira joateko autobusa antolatu du udalak

Aritz Mutiozabal 2025eko otsailaren 9a

Makina bat korrikalari Lilatoian (Irutxuloko Hitza)

Aritzbatalde kiroldegiko harreran eman daiteke izena, plazak bete bitartean. Lilatoia datorren otsailaren 23an jokatuko da, Donostian.

Bi aste barru, otsailaren 23an, 35. Lilatoia egingo dute Donostian, eta Zarauzko Udaleko Kirol departamentuak bertaratzeko autobus zerbitzua antolatu du aurten ere. Izena Aritzbatalde kiroldegiko harreran eman daiteke, plazak amaitu arte.

Aritzbatalde kiroldegi aurreko biribilgunetik abiatuko da autobusa, lasterketa egunean bertan, 09:00etan, eta aurreikuspenen arabera, itzulera 12:30ean egingo dute Donostiatik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide