Asteburura begira, bi film botako dituzte Modelon, ostiraletik hasi eta astelehenera bitartean. Zehazki, Mikaela eta Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute filmak eskainiko dituzte Modelo aretoan, zazpi saiotan banatuta.
Daniel Kalparsorok zuzendutako Mikaela filma Errege egunaren bezperan kokatzen da. Autobide kolapsatu baten kaosaren erdian, lapur talde bat aukera horretaz baliatzen da furgoi blindatu bat erasotzeko. Handik metro gutxira Leo dago, polizia bat azkenetan, galtzeko ezer ez duena. Neska gazte baten ustekabeko laguntzarekin saiatuko dira lapur taldeak ihes egin ez dezan ekaitzaren erdian, erlojupeko jazarpen batean.
Umeentzako zuzenduta dagoen Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute filmean, berriz, gauza arraroak gertatuko dira basoan. Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokoak, eta laku batek gainezka egin du, basoan bizi diren lagunen etxeak urpean utziz. "Akaso Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik deskubritu egin nahi dute. Beren lagunik onena aurkitu behar dute, Hontza, eta euren etxeak salbatu nahi dituzte. Baina horrek arriskuan jarriko du haien adiskidetasuna", dio sinopsiak.
Otsailak 8, larunbata:
16:45. Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute
19:15. Mikaela
22:15. Mikaela
Otsailak 9, igandea:
16:45. Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute
19:15. Mikaela
Otsailak 10, astelehena (ikusleen eguna):
17:00. Mikaela
19:30. Mikaela
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!