Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak Itxaropen besokoak kanpainarekin bat egin duten eskualdeko kirol taldeak eskertu ditu. Jokalariek besoko berde batekin jokatu zituzten entrenamenduak eta partidak otsailaren 1ean eta 2an. Ekintza hori joan den otsailaren 4an ospatu zen Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira burutu zen.
Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie talde horiei guztiei, "elkartasuna adierazteagatik, gaixotasuna ikusarazten laguntzeagatik eta minbizia duten pertsonei babesa adierazteagatik".
Eskualdeko hainbat elkartek hartu zuten parte egitasmoan, besteak beste, Zarautz Kirol Elkarteko Amenabar eta Aiala eskubaloi taldeek.