70eko eta 80ko hamarkadetako Euskal Herriko giroa izango dute hizpide Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2025ko ots. 7a, 10:30

'El Pico' filmeko pasarte bat.

Garai gris haiek irudikatzen dituzten filmak aztertuko dituzte, baita garaiko testuinguru politiko-soziala ere, 18:00etatik aurrera.

Gela kultur hedapenerako programaren barruan, Photomuseumek ostiralero egiten ditu saioak, eta gaur 70eko eta 80ko hamarkadetako Euskal Herriko giroa izango dute aztergai. Nolabait ere, museoan aldi baterako erakusgai duten Niko Vazquezen Make Bilbao GrAI again mostra izan dute abiapuntu; adimen artifizialaren bidez birsortutako garaiko Bilbo grisa, alegia.

Testuinguru horretan, eta giro dekadente hartan oinarrituta, hainbat film nabarmen egin zituzten: Eloy de la Iglesiaren El pico (1983), Juan Ortuoste eta Javier Rebolloren Siete calles (1981), Bilbon filmatutako zatiak dituen eta garaiko egoera politikoa islatuz Imanol Uribek zuzendutako La fuga de Segovia (1981), Imanol Uriberen Días contados (1994) edota Daniel Calparsororen Pasajes (1996).

Ohi bezala, saioa 18:00etan izango da, doako sarrerarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide