Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan, 70eko eta 80ko hamarkadetako Euskal Herriko giroaz mintzatuko dira gaur Photomuseumen. Saioa ohiko ordutegian hasiko da, 18:00etan, eta sarrera doakoa izango da.
Niko Vazquezen Make Bilbao GrAI again erakusketak adimen artifizialaren bidez birsortzen du garai hartako Bilbo grisa. Hainbat film egin dituzte giro horretan oinarrituta: hala nola Eloy de la Iglesiaren El pico, Juan Ortuosteren eta Javier Rebolloren Siete calles, Imanol Uriberen La fuga de Segovia eta Dias contados edota Daniel Calparsororen Pasajes.