Euskaraldia 2025

Gaur egingo dute Euskaraldia Zarautzen martxan jartzeko lehen batzorde irekia

Maria Maya Manterola

Euskaraldiko txapak, artxiboko irudian. (Euskaraldia)

Etxezabalan izango da bilkura, 18:00etan. Maiatzaren 15etik 25era izango da aurten Euskaraldia, eta ekimena martxan jartzeko elkartuko dira gaur.

Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia aurten, eta hori dela eta, ekimen hori herrian martxan jartzeko lehen herri batzorde irekia egingo dute gaur, osteguna. Etxezabalan izango da, 18:00etan hasita.

Edizioaren nondik norakoak azaltzeaz gain, norbanakoei nahiz eragileei Euskaraldiaren antolakuntzan parte hartzeko ateak zabalduko zaizkie batzorde horretan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide