Zarauzko Pentsiodunen Mugimenduak sinadurak bilduko ditu bihar eta etzi, 60 urtetik gorako pentsiodunei Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren pareko diru sarrera bermatuko dien sistema bat sortzeko eskatzeko.
Hori horrela, bihar Ikastolan jarriko dute sinadurak biltzeko mahaia, 16:30etik 18:00etara; larunbatean, berriz, Lege Zaharren Enparantzan egingo dute, 11:30etik 13:00etara.
Zarauzko Pentsiodunen Mugimenduak gogorarazi du sinatzeko beharrezkoa dela nortasun agiria erakustea.