Israelgo Maccabi Tel Aviv saskibaloi taldeak Baskoniaren aurka jokatuko du etzi partida, Gasteizen, eta Palestinarekin Elkartasuna kolektiboak norgehiagoka bertan behera uzteko eskatu du. Kirolari eta kulturari lotutako Euskal Herriko makina bat eragilek eta norbanakok bat egin dute adierazpenarekin; tartean, zarauztarrak ere bai, atzo argitaratu bezala: Axi Muniain, Lierni Osa, Mikel Lopetegi Urra eta Xabat Olaizola.
Horiekin batera, ZKE Eskubaloi taldeko gorengo bi taldeek ere atxikimendua azaldu diote Palestinari, Maccabi eta Baskoniaren artekoa bertan behera lagatzeko eskatuz. Horretarako, Amenabarreko eta Aialako jokalariek argazkia atera dute elkarrekin, eta sare sozialetan zabaldu dute.