Essor Basque lehiaketarekin abiatu du denboraldia Eulen Nuuk txirrindulari taldeak

Onintza Lete Arrieta 2025eko otsailaren 5a

Eulen Nuuk taldeko kideak. (Utzitakoa)

Aitor Etxeberria entrenatzailearen "espektatibak bete dituzte txirrindulariek" joan den asteburuan Lapurdin jokatutako probetan.

Hasi du denboraldia Eulen Nuuk txirrindulari taldeak, eta arduradunak gustura dira aurreneko probetan ikusitakoarekin; Aitor Etxeberria entrenatzailearen "espektatibak bete dituzte txirrindulariek".

Lapurdin, Boucau-Tarnosen abiatu zen Essor Basque lehiaketa joan den asteburuan, 114 kilometroko lasterketarekin. Bigarren jardunaldia Kanbo-Kanbo izan zen.

Zarauzko txirrindulari elkarteak gogorarazi du denboraldi hasierako probak "taldea batzeko" izaten direla, eta aurreneko jardunaldian taldeko txirrindulariak hasierako pelotoian ikusi zituztela, "beti kideei laguntzeko prest". Etxeberriak espero du aurreneko urtea duten txirrindulariak "kategoriara ondo egokitzea" eta beteranoek, berriz, "pausotxo bat aurrera" ematea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide