Oles egiteko asmoz, kalez kale

Aritz Mutiozabal 2025ko ots. 5a, 10:00

Hainbat kultur talde irten zen kantuan atzo, Santa Ageda bezperan, herrian barna. Lehenak, Txinpirin abesbatzako gaztetxoak izan ziren.

Gaur Santa Ageda eguna da, eta atzo, bezpera izanik, eta ohiko usadioari jarraiki, hainbat talde irten ziren arratsaldean santa eskean. Kalez kale aritu ziren, koplarik kopla, jende guztia kantuz jartzeko asmoarekin.

Txinpirin abesbatza izan zen goiztiarrena. Villa Mundako parketik abiatuko zen, 18:00etan, Imanol Urbieta Musika Eskolako txistulariekin batera, eta lehen kantaldia Zuhaizti plazan eskaini ondoren, herrian barna aritu zen, hainbat geldialdi eginez.

Ordubete eta ordu eta erdi geroago, helduen txanda izan zen: Arrai Zopa, Montetxio korua eta Zarautz Abesbatza, ZarautzTrik eta bertsolariak. Guztiek ere makilak eskuan eta eztarriak sendo, oles egiteko asmoz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!