Zarauzko Hezeguneen Eguna egingo dute larunbat honetan seigarrenez, Arkamurka Natur Elkarteak antolatuta, Zarauzko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Hitzordua 09:00etan jarri dute, Iñurritza auzoan, surtidorearen aurreko Zubiaurre Berri baserriaren parean.
Ohi bezala, egin beharreko ekintzen azalpenak entzun ondoren, bertaratutakoak Iñurritza ibaiaren alde bietara banatuko dira zaborra biltzera. Antolatzaileek garbi utzi dute hondakin naturalak –adar, enbor, belar eta abarrak– ez dituztela jasoko. Era berean, eskularruak eta katiuskak eramateko eskatu dute.