'Aurretiazko borondateak. Zure erabakia' hitzaldia, Antoniano aretoan

Aritz Mutiozabal 2025ko ots. 4a, 16:30

Iñaki Peña Bandres, Zarautz Herri Zaintzaileko kidea.

Iñaki Peña Bandres medikuak eskainiko du bihar arratsaldean, 18:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da.

Zarautz Herri Zaintzaileak antolatuta, Aurretiazko borondateak. Zure erabakia izeneko hitzaldia izango da bihar arratsaldean. Iñaki Peña Bandres medikuak eskainiko du eta, besteak beste, ondorengo gaien inguruan azalpenak emango ditu: bizitzaren amaieran eragina izan dezaketen erabakietan nola parte hartu, norberaren balio eta lehentasunak zeintzuk diren, eta zer zaintza jaso nahiko liratekeen, besteak beste.

Hitzaldia Antoniano aretoan izango da da, eta bi ordu iraungo ditu, 18:00etatik 20:00etara. Doako sarrera izango du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide