Hirugarren sailkatu zen ZAEko gizonezko seniorren trainerua Portugaleteko XIII. Traineru Jaitsieran. Aurreikusita zegoena baino astebete beranduago jokatu zuten jaitsiera, pasa den igandean.
Senior gizonek eta gazte/mistoek 5.500 metro egin behar izan zituzten, eta ZAEko traineruak 18:20,88 denboran egin zuen.
Horrez aparte, egun berean, Gipuzkoako batel ligako laugarren jardunaldia jokatu zuten ZAEko gainerako traineruek, Illunben. Infantil mutilak lehen bi postuak eskuratu zituzten, beraien estropadako azkarrenak izanik, eta neskek laugarren egin zuten. Promesen kategorian ontzi mistoek eta mutilek batera jokatu zuten estropada, eta ZAEko batel mistoek laugarren eta hamaikagarren postuak eskuratu zituzten. Azkenik, jubenil neskek zazpigarren postuan amaitu zuten estropada.