Gipuzkoa Ligako laugarren jardunaldia jokatu dute asteburuan ZKE Xakeko taldeek; preferente mailakoek bina berdindu zuten Groseko taldearen aurka, eta bigarren mailako taldeak, berriz, 1-3 galdu zuten Bergarako Zaleak taldearen aurka.
Preferente mailan, Mikel Vicentek jokatu zuen lehen tableroan pieza zuriekin eta enroke kontrajarrien ondoren, partida oso irekia planteatu zuen, garaipen nahiko erosoa lortuz. Bigarren tableroan Jon Lertxundik jokatu zuen pieza beltzekin, eta bere ohiko defentsa sendoarekin berdindu egin zuen. Hirugarren tableroan aritu zen Daniela Velte, pieza txuriekin, nahiz eta partida hasera nahiko berdindua joan, azkenerako amore eman behar izan zuen, partida galduz. Laugarren tableroan, azkenik, Xabier Arrillaga Pirata lehiatu zen pieza beltzekin; partida borrokatu izan zen berea, eta meritu handiko berdinketa lortu zuen.
Bigarren mailan, bestetik, Iñaki Altzibar, Iñaki Buruntza, Jon Altzibar eta Aitor Altzibarrek jokatu zuten liderren aurka. Hauen nagusitasuna agerikoa izan zen hiru partidetan, baina Iñaki Buruntzak garaipen handia lortu zuen pieza beltzak gidatuta.