Eguerdi partean eguzkipean jokatu dute plaieroen zortzigarren jardunaldia

Maria Maya Manterola 2025ko ots. 2a, 15:00

Asti Pinturak taldeari egokitu zaio atsedena zortzigarren jardunaldian. Senior neskek eta senior mutilen bi multzoek jokatu dituzte norgehiagokak.

80. Hondartzako Futbol Txapelketako zortzigarren jardunaldia jokatu dute eguerdi partean, eguzkipean. Gaurkoan Arrano Tabernari egokitu zaio joko eremuak putzuzuloen artean markatzea, hasi baino ordubete lehenago. Behin eremuak prest zeudela, laugarren jardunaldiari ekin diote, 12:15ean hasita. 

Guztira hamalau norgehiagoka jokatu dituzte mutilek nahiz neskek. Hemen partiden emaitzak: 

Senior neskak:

  • Euskalduna Taberna 2 - 10 Orbela Taberna
  • Kirkilla-Enea Jatetxea 0 - 1 Euskal Parrilla
  • Shelter-Pukas 0 - 1 Lukas Ardotegia
  • Itxas-Lur Taberna 2 - 1 Talai-Mendi Kanpina
  • 310-Kepa Osteo 0 - 5 Kebidek

Senior mutilak A taldea:

  • Kosta Hortz Klinika 7 - 5 Dava Street Food
  • Celso Castro 3 - 0 Talai-Mendi Kanpina
  • Arrano Taberna 1 - 4 Latz Taberna
  • Etxabe Confort 1 - 1 Ulacia Bidaiak
  • Telesforo Erretegia 7 - 0 Pukas-Shelter

Senior mutilak B taldea:

  • Tivoli-Naparrak 4 - 1 Euskalduna Taberna
  • Balearri-Astillero 6 - 0 Izar Optika
  • S.F. Txanela 2 - 5 Asegroup
  • Garcia Edari Banaketak 1 - 1 Kirkilla-Enea Jatetxea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide