Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua (EHPM) lanean ari da pentsioak osatzeko sistema bat sortu nahian, 60 urtetik gorako pentsiodunei Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) pareko diru sarrerak bermatzeko. Herri Ekinaldi Legegile (HEL) bat eztabaidatu eta bozkatu nahi dute Eusko Legebiltzarrean, eta hori babesteko sinadura bilketa kanpaina jarri dute martxan: hain justu ere, Zarauzko Pentsiodunen Mugimenduak gaur bilduko ditu sinadurak, 11:30etik 13:00etara, Lege Zaharren Enparantzan.
Zarauzko Pentsiodunen Mugimenduak gogorarazi du sinatzeko beharrezkoa dela nortasun agiria erakustea.