Euskaraldia 2025

Euskaraldia Zarautzen martxan jartzeko lehen herri batzorde irekia, hurrengo ostegunean

Mireia Galarza Bastida

Euskaraldiako ikurrak. (Artxiboa)

Etxezabalan izango da hitzordua, 18:00etan hasita. 2025ko maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia aurten.

2025ko maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia aurten, eta hori dela eta, ekimen hori Zarautzen martxan jartzeko lehen herri batzorde irekia egingo dute. Otsailaren 6an izango da hori, Etxezabalan, 18:00etan hasita.

Edizioaren nondik norakoak azaltzeaz gain, norbanakoei nahiz eragileei Euskaraldiaren antolakuntzan parte hartzeko ateak zabalduko zaizkie batzorde horretan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide