Zaratazarautz kolektiboak bi kontzertu antolatu ditu gaur iluntzean Hiruputzu gaztetxean, denboraldi berriari hasier emateko. Hain zuzen ere, 21:30etik aurrera, Urgull eta S.D.O. taldeek emanaldi bana emango dute gaztetxeko oholtzan. Crustpunk estiloko abestiak jotzen dituzte biek ala biek.