Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan, IIda Lupino aktore, abeslari, ekoizle eta zinema zuzendariaren inguruan hitz egingo dute gaur Photomuseumen. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.
Ida Lupinok 59 filmetan parte hartu zuen 48 urteko ibilbidean, eta zortzi zuzendu zituen, batez ere Estatu Batuetan. Hollywooden, 1940ko hamarkadaren amaieratik zuzendaritza, gidoigintza eta ekoizpen zinematografikoko jarduerak aldi berean egin zituen lehen emakumea izan zen. Aktore modura egin zituen film ezagunenak onorengoak dira: The Adventures of Sherlock Holmes (1939), They Drive by Night, High Sierra (1941) eta While the City Sleeps (1956).