"Kalitatezko hezkuntzaren aldeko" elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean

Julene Sorarrain 2025ko urt. 30a, 10:18

Hezkuntza publikoaren aldeko txapak. (LAB)

LABek antolatuta, gaur elkartu dira, 17:30ean, Lege Zaharren Enparantzan. Egitasmoaren helburua da hezkuntza publikoa indartzea eta inbertsio publikoa handitzea.

Hezkuntza publikoa indartu lelopean, kalitatezko hezkuntzaren aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 17:30ean, Lege Zaharren enparantzan. 

LABek antolatu du ekimena eta helburua inbertsio publikoa handitzea da, azpiegiturak hobetuz, baliabideez hornituz eta lan hitzarmenak berrituz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide