Hilabetero bezala, hileko azken ostegunarekin batera egingo dute ohiko osoko bilkura udalbatzar aretoan. Ordua ere betikoa izango da, 19:00etan hasiko baita plenoa.
Bertan, abenduko bilkuraren akta onartu eta tokiko gobernu batzarraren erabakien kontrola egiteaz gain, bi gai landuko dituzte. Lehenengoa, 2025erako Zarauzko Udalaren araugintza plana izango da. Bigarren gaia, aldiz, udaleko 2024-2027 diru laguntzen plan estrategikoan 2025ean egingo dituzten aldaketak izango da. Amaieran, eskari eta galderak egiteko tartea ere hartuko dute.