Itsas denboraleak irudi ikusgarriak utzi ditu Zarautzen ere

Maria Maya Manterola 2025ko urt. 28a, 18:47

Itsasgorarekin batera, malekoira ere iritsi dira olatuak arratsaldean. Portuan ere irudi ikusgarriak utzi ditu denboraleak.

Alerta laranja ezarria zegoen gaur arratsalderako 5-6 metroko olatuengatik, eta itsasgorarekin batera, denboraleak gogor jo du kostaldea. Zarautzen ere irudi ikusgarriak utzi dituzte olatuek portu inguruan, eta malekoia ere gainditu dute une batzuetan. 

Bihar, asteazkena, egoerak hobetzera egingo du, eta abisu horia egongo da indarrean, haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik.

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!