'Herrimamituz' egitasmoaren hurrengo saioa egingo dute bihar

Mireia Galarza Bastida 2025ko urt. 29a, 09:30

Xabier Alberdi, Andoni Egaña eta Iñigo Manzisidor 'Mantxi', iaz, Modelon, 'Herrimamituz' taularatu zutenean. (Utzitakoa)

Zehazki, Zarauzko ikastolari buruzko monografikoa izango da biharkoa, eta aurrekoetan bezala, Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Xabier Alberdi igoko dira oholtzara hitzordu berezi horretan. 

Herrimamituz egitasmoaren beste saio bat egingo dute bihar arratsaldean, Modelon. Zehazki, Zarauzko ikastolari buruzko monografikoa izango da biharkoa, eta aurrekoetan bezala, Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Xabier Alberdi igoko dira oholtzara hitzordu berezi horretan. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, asmoa, beste behi ere, izango da herrian herriko pasarteak kontatu eta gai bihurtuz, "herriko mamia" bertsoz azaleratzea ariketa "jolasti" baten bitartez. 19:00etan hasiko da egitasmoa. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide