Lehen saioa egingo du bihar Haur Irakurle Taldeak

Intza Trula 2025ko urt. 28a, 13:00

Tximili Kuarteka irakurle taldeak Sanz Enea liburutegian egindako saio bat. (Utzitakoa)

Nerea Loiolaren gidaritzapean egingo dute saioa, 16:40ean, Sanz Enea liburutegian.

Tximili Kuarteka Haur Irakurle Taldeak lehenengo saioa izango du bihar. 16:40ean jarri dute hitzordua, Sanz Enea liburutegian, eta dinamizatzaile lanak Nerea Loiolak egingo ditu.

LH5. eta 6. mailetako haurrek, irakurketa ardatz dutela, tertulia, jolasak eta bestelako ekintzak egingo dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide