Igandean jokatuko dute eguraldiagatik bertan behera utzi zuten Portugaleteko XIII. Traineru Jaitsiera

Onintza Lete Arrieta 2025eko urtarrilaren 28a

ZAEko emakumeak lehian. (Iker LarraƱaga)

Zarautz Arraun Elkateak bi traineru uretaratuko ditu, senior gizonezkoena eta senior emakumezkoena. 11:30ean hasiko dira estropadak.

Astebete geroago, igande honetan jokatuko da Portugaleteko XIII. Traineru Jaitsiera Bizkaiko herrian. 47 ontzik parte hartuko dute hainbat kategoritan, eta Zarautzi dagokionez, ZAEko emakume seniorren eta gizon seniorren traineruak lehiatuko dira.

Hamabost ontzi lehiatuko dira beteranoetan, hamar emakumezkoetan, 20 gizonezkoetan, eta bi, gazte/mistoetan.

11:30ean hasiko dira estropadak. Senior emakumeek eta beteranoek 4.000 metroko distantzia burutuko dute, eta senior gizonek eta gazte/mistoek, 5.500 metro.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide