Ondarroako (Bizkaia) VI. Naberan herri kroseko lasterketa laburra irabazi du Elena Beristainek. Larunbatean jokatu zituzten hamar eta bost kilometroko lasterketak, eta zarauztarra bigarrenean lehiatu zen. Emakumeetan azkarrena izan zen, 00:21:02 denbora eginda.
Zarauztarraren atzetik, 00:21:56ko denboran, heldu zen bigarren korrikalaria: Kayla Fernandez. Hirugarren postua, berriz, Naia Arantzamendirentzat izan zen, helmugara 00:22:10ko denboran iritsita.
Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatzen du Jose Mari Naberanen omenezko herri krosa, izaera herrikoia eta inklusiboa duen proba. Lasterketa luzeko zein motzeko sailkapenak hemen kontsulta daitezke.