Zabalik da helduen eskolan izena emateko epea

Andoni Elduaien 2025eko urtarrilaren 27a

Zarauzko helduen eskolako artxiboko irudi bat.

Alfabetatzeko, DBHko titulua eskuratzeko eta gaztelania ikasteko eskolak emango dituzte ikasturte berrian. Gaurtik otsailaren 6a arte eman ahal izango da izena EPA-HHIren Zarauzko egoitzan.

Gaurtik otsailaren 6ra eman ahalko dute izena Urola Kosta eskualdeko herritarrek EPA-HHI Helduen Hezkuntza Iraunkorreko zentroan. Alfabetatzeko, DBHko titulua eskuratzeko eta gaztelania ikasteko eskolak emango dituzte, beste behin, ikasturte berrian. 

Zarauzko eskolan izena eman nahi dutenek Pagoeta kaleko 2 eta 4. zenbakietan dagoen helduen eskolara joanda eman beharko dute izena. Dena den, izena eman ahal izateko ordutegia desberdina izango da urtarrilean eta otsailean. Urtarrilean, 10:00etatik 13:00etara eman daiteke izena, eta otsailean, 15:00etatik 19:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide