Gazte Ekintzaileen Azokan parte hartu nahi dutenentzako epea ireki dute

Mireia Galarza Bastida 2025eko urtarrilaren 27a

Iazko Gazte Ekintzaileen Azoka. (Aritz Mutiozabal)

16 urtetik 35 urtera bitarteko gazteentzat zuzenduta dago ekimena, Zarautz nahiz inguruetan bizi direnentzat. Aurten apirilaren 27an egingo dute. 

Iaz ospatu zuten lehendabizikoz Gazte Ekintzaileen Azoka Munoan, eta aurten ere jarraipena emango diote ekimenari. Apirilaren 27an izango da hori, eta orain parte hartu nahi duten gazteentzat deialdia ireki dute.

16 urtetik 35 urtera bitarteko gazteentzat zuzenduta dago ekimena, Zarautz nahiz inguruetan bizi direnentzat -Urola Kosta barrukoa-. Askotariko proiektuak egiten dituzten sortzaileak aurkeztu daitezke azokara, hala nola eskulanak, ilustrazioak, musika, tatuajeak eta jantziak egiten dituztenak. Antolatzaileek azaldu dutenez, izena emateko 943-00 51 22 telefonora deitu edo gazteria@zarautz.eus helbidera idatzi beharko dute interesa dutenek. Izena emateko azken eguna otsailaren 9a izango da. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide