Portugaleteko San Nikolas traineru jaitsiera bertan behera geratu da eguraldi txarragatik

Julene Sorarrain 2025eko urtarrilaren 25a

ZAEren ETE ligako trainerua Sestaoko uretan jokatutako estropadan. (Iker LarraƱaga)

Asteburu honetan jokatu behar zuten lehiaketa hori Zarauzko klubeko arraunlariek. Izan ere, biharko aurreikusitako baldintza klimatologiko txarrak direla eta, antolatzaileek bertan behera utzi dute txapelketa. 

Iganderako eguraldi txarra aurreikusi dutela eta, bertan behera geratu da Portugaleteko San Nikolas traineru jaitsiera. Txapelketan parte hartu behar zuten Zarauzko Arraunketa Elkarteko arraunlariek. 

Antolatzaileek barkamena eskatu die txapelketara bertaratu behar zirenei: "Sentitzen dugu erabaki honek eragin ditzakeen eragozpenak, baina parte-hartzaile guztien segurtasuna da lehenengoa". 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide