Urtetako auzotarrek hasiera eman diote sansebastianen bigarren asteburuari

Ian Ruiz Lizaso 2025ko urt. 25a, 16:00

Festa betean murgildu da auzoa Neska-Mutil Ardo elkarteak betiko egitarauari fidel jarraituz.

Urtetako bizilagunek joan den asteburuan hasi ziren sansebastianak ospatzen jarraitzen ari dira. Atzo iluntzean bertso afaria antolatu zuten. Bertan, Andoni Egaña eta Joanes Illarregi bertsolariak aritu ziren giroa jartzen. 

Bestalde, beraien Instagram kontuaren bidez (@urteta_neskamutil_ardo) argitaratu dute zozketaren zenbaki saritua: 1595 (Ordezkoa: 4165)

Gaur, urtarrilak 25

  • 23:00. Erromeria Lajaren eta Lutxurdioren eskutik.
  • Jarraian, DJ Indate.

Bihar, urtarrilak 26

  • Eguerdian, bazkaria. Bertan Neska-Mutil Ardoko kideek omenaldia egingo diete adinekoei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!