Zarauzko ikastolari babesa erakutsi diote bertako hainbat ikaslek, irakaslek eta gurasok. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 140.000 euroko isunarekin zigortu du Zarauzko ikastola, 2023-24 ikasturtean, ikastetxean har zitzaketena baino zortzi haur gehiago onartzeagatik.
Deialdiarekin bat egin dute hainbat lagunek, eta 12:30ean elkartu dira ikastolako sarreran.