Krisi klimatikoari buruzko hitzaldia eskaini du Margarita Martin meteorologoak

Mireia Galarza Bastida 2025eko urtarrilaren 25a

Margarita Martin metereologoa. (ZarautzOn)

Antolatzaileek azaldu dutenez, interesa piztu zuen hitzaldiak, guztira 106 pertsona elkartu baitziren bertan.

ZarautzOn elkarteak antolatuta, 50eko hamarkadako krisi klimatikoaren inguruko hitzaldia eskaini zuen asteartean Margarita Martin meteorologoak. Antolatzaileek azaldu dutenez, interesa piztu zuen hitzaldiak, guztira 106 pertsona elkartu baitziren bertan.  

Modelo aretoan izan zen hitzordua, gaztelaniaz, eta bertan Aemet Euskadiko langileak Igeldoko Meteorologia Behatokiak dituen XX. mendeko klimaren datuetan sakondu zuen, bertako arduradun izateak ematen dion ikuspegia baliatuz.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide