'Crisis climatica o crisis de civilicacion' tailerra eskainiko dute bihar DYAko lokalean

Intza Trula 2025ko urt. 27a, 09:00

Fernando Valladares hitzaldi bat ematen. (ZarautzOn)

ZarautzOn elkarteak antolatu du saioa, eta zehaztu duenez, bazkideei zuzendutakoa izango da. Bi orduko iraupena izango du: 18:00etatik 20:00etara, hain justu.

ZarautzOn elkarteak bazkideentzako hitzordua antolatu du biharko: hain zuzen ere, Crisis climatica o crisis de civilicacion tailerreko lehen saioa eskainiko dute, 18:00etatik 20:00etara, DYAko lokalean.

Fernando Valladaresek idatzitako La recivilizacion liburua izango dute oinarri hitzaldian. Datozen saioak otsailaren 4an eta 21ean izango dira —azken tailerrean Valladaresekin ondorioak partekatzeko aukera izango dute—.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide