Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Batel Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko dute bihar Gesalaga Okelan taldeko gaztetxoek Oria ibaiko uretan.
11:00etan hasiko da lehia, eta bertan izango dira infatil, promesa, jubenil eta absolutu mailako kirolariak.
Igandean, aldiz, neguko denboraldiari jarraipena emateko, Enbata traineruek Portugaleteko San Nikolas traineru jaitsieran parte hartuko dute. 12:00etarako jarri dute kasu horretan hitzordua.