Zarauztik 'La Traviata' opera ikustera joateko autobusa jarri dute

Mireia Galarza Bastida 2025ko urt. 26a, 11:30

Nina Minasyan sopranoa. (Kursaal)

Autobusa Sanz Eneako autobus geltokitik aterako da 18:00etan, eta 943 00 51 20 telefono zenbakira deituta edo kultura@zarautz.eus helbidera idatzita eman daiteke izena.

Kursaalen eskaintzen dituzten kontzertuetarako joan-etorriak errazteko autobusak jartzen ditu Donostiako aretoak. Otsailean ere hala izango da, eta oraingo honetan Verdiren La Traviata opera entzutera joateko garraiobidea jarriko du kostaldeko herrietan, Zarautzen barne. Ekitaldia otsailaren 4an izango da, 19:00etatik aurrera.

Kontzertu dramatizatu bertsioan eskainiko duten La Traviataren melodiak aski ezagunak dira eta, zinez, drama bat da, baina baita bizitzari, desioari, maitasunari eta emozioari egindako kantua ere. Verdiren lanetan espezializatutako soprano nabarmenenetakoa den Nina Minasyanek interpretatuko du, besteak beste, hemeretzigarren mendeko drama hau.

Zarauztik kontzertu horretara autobus bidez joateko asmoa dutenek aurrez izena eman beharko dute 943 00 51 20  telefono zenbakira deituta edo kultura@zarautz.eus helbidera idatzita. Autobusa Sanz Eneako autobus geltokitik aterako da 18:00etan.

Emanaldira sarrerak salgai daude kursaal.eus webgunean, hemen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide