Jesse Eisenberg zuzendariaren A Real Pain filma ikusi ahal izango da datozen egunetan Modelo aretoan. Drama generoko filma da, eta gaurtik astelehena bitarte bost aldiz emango dute.
Bi lehengusu Poloniara joaten dira amona hil ondoren, Bigarren Mundu Gerra baino lehen non bizi izan zen ikusteko eta haren familia nondik datorren ulertzeko. Holokaustoari buruzko bidaia batean murgiltzen dira.
Urtarrilak 25, larunbata
- 19:15. A Real Pain.
- 22:15. A Real Pain.
Urtarrilak 26, igandea
- 19:30. A Real Pain.
Urtarrilak 27, astelehena (Ikusleen eguna)
- 17:00. A Real Pain.
- 19:30. A Real Pain.