Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan, David Lynch zinema zuzendariaz hitz egingo dute bihar. 18:00etan hasiko da saioa, doako sarrerarekin.
David Lynch zinema zuzendari ospetsua lau aldiz izendatu zuten Oscar sarietarako, baina ez zuten inoiz saritu. Urrezko Globorik ere ez zuen irabazi izendatuta egon zen hiru aldietan. Aitzitik, Cannes eta Veneziako zinema jaialdietan garrantzi handiko sariak jaso zituen. Hollywoodeko errekonozimendua bere ibilbide profesionalaren amaieran lortu zuen, ohorezko Oscar saria eman ziotenean.
David Lynchek Erasehead, Elephant man, Blue Velvet, Lost Highway, Mulholland Drive edota The straight story bezalako pelikulak estreinatu zituen, erantzun kaskarra jaso zutenak.